XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASATE MOTA: Harrespilak ZB.: 164 SIGLA: O-Ba UDAL.: Oiartzun MAPA-ZB.: 65-1.164.

KOKAPENA Oiartzungo megalitotegia. Oiartzun.

Basateko bizkarrean, bere hegoaldeko muturrean. Oianleku N.

harrespil-multzoa 100 m. HHErantz kokatzen da.

Orria 65 (Bera): Long. Lat. Alt. 625 m. Orria 65-25 (Oiartzun): X. 595.290 Y. 4.789.980 Z. 625.

DESKRIBAPENA Sei harrespildun multzoa. Bertako granitoak eta arbelak.

1.- Harrespila. 3,50 m. diametrokoa.

Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,18 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.

2.- Harrespila. 2,50 m. diametrokoa.

Agerian dauden 5 lekukok osatzen dute, 0,15 m.ko altuerako bat azpimarragarria delarik.

3.- Harrespila. 8 m. diametrokoa.

Agerian dauden 10 lekukok osatzen dute, 0,45tik 0,20 m. tarteko altuerako 6 azpimarragarria direlarik.

4.- Harrespila. 3 m.ko diametroa I-H eta 5 m. E-M. Harkosko txiki ugarik osatzen dute, 0,40 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.

5.- Harrespila. 4 m. diametrokoa.

Harkosko txiki ugarik osatzen dute, 0,25 m.ko altuerako bat azpimarragarria delarik.

6.- Harrespila. 4,70 m. diametrokoa.

I-H eta 5`70 m. E-M. Agerian dauden 11 lekukok osatzen dute, hauetatik 0,18 eta 0,10 m. altuerako bi azpimarragarriak direlarik altuerakoa.

HISTORIA L. PEÑAK aurkitu zituen 1948an, 6. harrespila ezik, J. A. GARCIAk aurkitua 1983an. Ez dira industu.

SEKUENTZIA KULTURALA Burdin-aroa.

OHARRAK L. PEÑAk (1960) 6 harrespil aipatzen dituen tokian, gaur egun soilik 5 bereiz daitezke.

6 zenbakiarekin katalogatzen dugun harrespila multzo nagusitik 75 m. IMrantz kokatzen da.